
Sign up to save your podcasts
Or


Los CDR de Catalunya están en el punto de mira de la Audiencia Nacional Española, se les acusa de terrorismo y ya se han llevado a cabo las primeras detenciones. La lista de imputados es cada vez más larga y diversas, políticos, portavoces de colectivos, fuerzas policiales y ahora la caza de brujas llega a la sociedad. Pero también hemos hablado de Cristina Cifuentes y de la segregación en los colegios. Irantzu Varela y Guillemo Paniagua nos acompañan en la tertulia de hoy.
Iaz zabaldu zituen ateak Arantzazuko Aterpetxeak. Joseba Longartek etxean baino ordu gehiago pasatzen ditu aterpetxera gerturatzen direnekin. Paraje ezin hobeak pertsona asko erakarri ditu bertara. Bada Aratz-Aizkorriko Parke Naturalaz gozatzera doanik, edo nazioartetik Inaziotar Bidea egitera datozenek ostatu hartzen dute aterpetxean. Oheak, sukalde librea eta multifuntziotarako gela ditu eraikinean.
Fermin Munarriz, José Luis Úriz y Laura Pérez nos acompañan en la tertulia de hoy. La libertad de Sara Majarenas después de cumplir la condena de 13 años íntegramente, aunque el suyo sea un caso especial: Majarenas y su hija fueron víctimas de violencia de género. ¿Para cuando el cambio de la política penitenciaria?
Terrorismoa eta matxinada egotziz atxiloketak egin ditu CDRko kideen kontra Guardia Zibilak. Aldiz, mossoek sei lagun atxilotu dituzte, urtarrilaren 30ean Kataluniako Parlamentuaren inguruetan izan ziren protestekin lotuta. Igor Goikolea eta Beñat Hach Embarek tertulian izan ditugu eta «tamalez» Euskal Herrian askotan gertatu bezela herri mugimenduaren kontra jotzeko zalatzarik ez dutela izango Katalunian uste dute. Hango testuinguru politikoa landu dute eta baita larunbatean Altsasuko gazteen alde Iruñean izango den manifestazioa.
Elkarbitzitzan dauden harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzeko asmoz, Haziak egitasmoa martxan dute Oiartzunen. Esperimentazio lanean ari dira hezkuntza formalean, ez formalean eta herritarren artean. Haurrak ezinbesteko partaide dira egitasmoan, eurekin metodologia eta material ezberdinak landu baitituzte. Nora Barroso eta Nekane Martiarena Haziak egitasmoaren partaide dira. Duela gutxi genero indarkeria eta haurren sufrimendua azaleratzeko 'Haur Galdua' lanketa egin dute.
El secretario general de Podemos-Euskadi Lander Martinez afirma que dentro del Estado español es posible tener soberanía, «en diferentes grados y de diferentes maneras». Preguntado sobre la Ponencia de Autogobierno del Parlamento de Gasteiz señala que «lo ideal es que los cuatro grandes partidos en la CAV pudieran acordar un nuevo estatuto» y añade que «el texto estatutario debería estar preparado para fin de año». También le hemos preguntado sobre Catalunya, los Presupuestos Generales del Estado, Productos Tubulares o la situación de los presos políticos vascos.
Bretainiako Notre-Dame-des-Landes herria hustutzeko asmoz joan da goizeko 3ak inguruan Gendarmeria. Aireportua eraikitzearen kontra lurrak okupatu eta Babestu Beharreko Gunea eraiki zuten. Macronen gobernuak urte haseran erabaki zuen aireportua ez egitea, baina bertan zeudenak kanporatzea agindu zuen. Hartzea Lopez euskal herritarra bertan da eta desalojoaren nondik norakoak kontatu dizkigu.
EAEko Hezkuntza Sailak aurkeztu duen Hezkuntza Itun proposamenaren irakurketa egin du LABek. Sindikatuak bere proposamena eramango du asteazkeneko Eskola Kontseilura, proposamen zehatzak Ibai Redondo LABeko Hezkuntza Politikako arduradunak esan digunez. Lakuako Gobernuaren asmoek erronka sozial eta nazionalei aurre egiteko ez duela balio uste du, «menpekotasun markoan mantentzen baita».
Larunbatean Bilbon hasi eta Santurtzin amaitu zen gerraren, gastu militarraren eta armagintza industriaren kontrako bizikleta martxaz hitz egin digu Kakitzateko Luis Garciak. Bizkaiko Aldundiaren parean hasi diren, «erakundeak armagintza sektorearekin duten harremana salatzeko». Ondoren, Barakaldoko PCB-ITP Aero enpresan egin zuten parada, gerrarako hegazkinentzat piezak egiten dituelako. Azkenik, Santurtziko portura joan ziren. Azken hilabeteetan 8.656 tonelada lehergailu atera dira portutik Arabia Saudirako bidean.
Euskal gatazkaren baitan, biktimak eta presoak izan dituzte hizpide asteburuan Baiona eta Biarritzeko foroetan. Baionan biktima guztiei errespetua adierazi eta norberak iraganean egindakoarekin kritiko izatearen beharra azaleratu zen. Ahots ezberdinak entzun ziren. Tartean Karmen Galdeano, GALek hil zuen Xabier Galdeanoren alabarena eta Jexux Mari Mujika, ETAk hildako Joxe Mari Kortaren lagunarena. Foroaren aurretik GARAko Idoia Erasori heriotza hauek utzitako aztarnaz, biktimen tratamenduaz eta izan beharreko paperaz erantzun zioten.