
Sign up to save your podcasts
Or


Egun berezia zinez gaur Ordizian. Asteroko postuei gehitu zaie Artzain Eguna. Goizean goizetik ofizioaren eskaparate bilakatu da Lierni Elortzak esan digunez. Ardi latxaren erakustaldiak, gazta ekoizpena, artaldeak kalean barrena, arkume pintxoak eta Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpena. Joxe Mari Goenaga zinegileak zuen aurten gazta ebakitzeko ohorea, baina ezin izan du bertara ailegatu.
“La cifra negra”, documental largometraje sobre la violencia institucional en el Estado español, se estrena hoy en Gasteiz, a las 19.00 en Memoriagunea. El trabajo dirigido por Ales Payá y producida por Empatik Films, pone el foco en la vulneración de los derechos humanos por parte de funcionarios públicos del Estado español a través de una treintena de casos paradigmáticos. Según Payá «es necesario que la sociedad civil se implique en la lucha contra la violencia institucional»
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak Kale Gorrianen nabarmendu du Ipar Euskal Herriak baduela hizkuntza politika propio bat, lurra kudeatzeko erakunde bat, baita IEHa kontuan hartzen duen Euskal Elkargoa ere. Hezkuntza, ordea, Pau, Bordele eta Parisetik kudeatzen da. Datorren ikasturterako irakasle gehiago ukatu dizkio Parisek Seaskari eta, halabeharrez, mobilizazioen bidea hartuko du orain ikastolen federazioak. Orohar, «epe luzerako aterabideak behar ditugu behingoz kontsideratuak izan gaitezen», nabarmendu du Gorostiagak.
Donostiako Udalak 2024ra bitartean jorratuko duen etxebizitza plana aurkeztu zuen. 4.500 etxebizitza berri eraiki asmo dira. EH Bilduko Amaia Almirall hautetsiarentzat «zentzugabea» da plana, ez delako etxebizitza hutsen inguruko neurririk aurreikusten prezioen burbuila erdian. Bestalde, alokairuaren prezioa jaisteko proposamenak, babes ofizialekoak eta politika berritzaileen alorreko ekintzak beharrezkotzat ditu koalizio abertzaleak. Hiri mailako akordioa eskatu du Almirallek.
"Tretatxu, Lapurren Gobernadorea" historia liburua kaleratu du Hektor Ortegak. Ahozko tradizio bidez iritsi da gaurdaino 1716an jaio eta 1761ean espetxean hil zen Bautista Landa, Tretatxu, bandolero bizkaitarraren istorioa. Ezohikoa den dokumentazio piloa arakatu du Ortegak Tretatxuren lapurreta, ihesaldi eta segadak liburura eramateko. 1753an atxilotu zuten Azkoitian Tretatxu eta bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu.
Ehundik gora boxeolariri atera dizkie argazkiak Sergio Monederok azken bi urteetan. Gimnasioetan atea jo eta bertako boxeolariak jarri ditu kamera aurrean. «Harrera ona» jaso du boxeolarien aldetik eta saiatu da ohiko boxeolari iruditegitik aldentzen. Eurekin hitz egin ondoren, bakoitzaren istorioa islatzeko argazki bila aritu da Monedero. Getxoko Algortan jarriko du erakusketa ostiralean eta hilaren 21era arte egongo da ikusgai.
Txell Bonet compañera de Jordi Cuixart, líder catalán encarcelado en Madrid, ha afirmado en Kale Gorrian que «no pensaba que la prision preventiva se alargaría tanto. Cada día que pasa es una vergüenza». Señala que «la dispersión me parece terrorífica», más aún al tener que sufrirla con un bebe de 11 meses. La solidaridad que están recibiendo tanto los presos como los familiares les ayuda a seguir adelante, asimismo, considera positivo que «el mundo conoce lo que pasa y el pueblo se ha empoderado»
Arantxa Osinaga ha sido nombrada recientemente presidenta del Colegio de Enfermería de Nafarroa. Entrevistada en Kale Gorrian, le hemos preguntado sobre los principales objetivos del Colegio, también sobre la referencialidad de esta institución y sobre las agresiones que viven las enfermeras, que según Osinaga, siempre han existido pero los últimos años se han incrementado.
Bederatzi kantuz osatutako lehen diskoa kaleratu du Olatz Salvadorrek. Skakeitan taldeko kideak azken lau urteetan bakarlari gisa egin duen ibilbidearen emaitza da "Zintzilik" diskoa. Gitarrarekin osatu eta ondoren taldean grabatutako lana kaleratu du. «Taldean asko zaindu gara elkar» aitortu du Salvadorrek. "Kulunka" abestian Iñaki eta Eduardo Salvador, aita eta osaba piano jole ezagunak izan ditu alboan. Jon Basaguren, Juantxo Arakama eta Maria Bustosen kolaborazioak ere baditu diskoak.
Ostiralean hasi eta igandera arte iragango da Zuberoako Xiru festibala. 'Zauriak lore' izenburua eman diote aurtengo festibalari izenburua. Gerlaren zaurietatik sortzen diren loreak nabarmenduko dituzte sormen kultural ezberdinetan Mixel Etxekopar musikari eta jaialdiaren antolatzaileak esan digunez. 1990etik egiten dute festibala, euskal kultura beste tokietako kulturarekin lotzea dute asmoa. Antzerkia, gaualdia, kaleko musika, animazioa eta denetarik izango da Gotaine-Irabarnen.