
Sign up to save your podcasts
Or


Koben eguna ospatuko da igande honetan. Arrikrutz-Oñatiko kobetan asteburu osorako ekimenak antolatu dituzte. Leire Garaik esan digunez, larunbatean sakonera handian bizi diren troglobioak, zomorroak ikertuko dituzte. Igandean berriz, erdi prezioan izango dira bisita gidatuak. 15 kilometro ikertu dituzte gaurdaino Arrikrutzen. Oso sonatua izan zen duela 50 urte Iberiar Penintsulan aurkitu zuten leize-lehoiaren hezurdura bakarra. Hartzak, mamutak, errinozeronteak... eta gizakien asentamentuak agertu dira bertan. Aukera paregabea lur azpiko zein lurrazaleko altxor eta parajeez gozatzeko.
Erretreta hartua dutenen artean haserre handia dagoela aitortu digu Xabier Larekik, Nafarroako Pentsionistak Martxaneko kideak. Ez deritzote inondik inora nahikoa Rajoyren Gobernuak iragarritako %0,25eko igoera. KPIaren araberakoa ez ezik, Europako Karta Sozialak aholkatzen duen gutxiengo 1080 euroko pentsioa aldarrikatzen dute. Nafarroan erretiroa hartua duten 131 mila pertsonetatik asko pobrezia mugaren azpiko pentsioa ari dira jasotzen, gehienak emakumeak. Larunbateko manifestazioetan parte hartzeko deia egin dio jendarteari Larekik.
76 urterekin hil da Stephen Hawking fisikoa. Ibilbide luzeko zientzilaria ekarpen handia egin du astrofisikan. 21 urterekin ELA gaitza antzeman zioten baina hori ez zen arazo izan bere ibilbidean aurrera egiteko. Berea da unibertsoaren sorreraren inguruko Big bang-aren teoria, eta bereak dira zulo beltzen inguruko teoriak ere. Elhuyarreko Guillermo Okarekin ezagutu dugu maisu britainarraren ekarpena eta bere lanaren garrantzia.
Son meses convulsos en educación. Los sindicatos vascos han convocado una huelga para hoy y mañana en la enseñanza no universitaria. Pero LAB ha desconvocado la huelga en algunos colectivos. Esto deja entrever la tensa situación entre los sindicatos. Hemos analizado la situación con Martxelo Otamendi y Ainhoa Beola. Hemos hablado también sobre la última sentencia de Estrasburgo que condena a España por imponer cárcel a dos catalanes que quemaron la foto del rey.
Ibilbide luzea duen Pierre Accoce, idazle, kazetari eta espeleologo zuberotarraren berri ekarri digu Oier Gorosabelek. Zuberoan jaioa, Paris inguruan bizi izan da. Egun 90 urte ditu eta urte guzti hauetan idatzi dituen liburuak ugariak dira. San Martin harriko lurpean, garaian sekula iritsi zen sakonerarik handiena egin zenean, sasoi heriokoetako partaide izan zen Accoce.
Atzo aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Pasaiako zerbitzugunea antolatzeko plan bereziaren berrikuspena'. Besteak beste Adinberri zentroa izeneko proiektua du barnebildua. EH Bilduko batzarkide Jon Albizuren esanetan, Pasaiak behar duen biziberritzearen 'makilaje hutsa' da plana. Urte luzetan Pasaiako Portu Agintaritzak jarritako trabak gainditu, eta 'pasaitarren ahotsa' kontuan hartu behar dela uste du. Egun portuan dauden orube zaharkituak herritarren zerbitzura jartzearen garrantzia azpimarratu du Albizuk.
El profesorado de la enseñanza pública de la CAV está llamado entre hoy y mañana a dos jornadas de huelga bajo el lema “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki”. Una convocatoria de ELA, LAB y STEILAS que hemos analizado esta mañana con Aitor Nuñez responsable de acción sindical en Educación de LAB. Afirma que desde 2009 el Gobierno de Lakua no ha accedido a ningún tipo de negociación con los sindicatos. Pero después de 5 jornadas de huelga, Nuñez considera que “gracias a la lucha y a las movilizaciones” se ha conseguido que la Administración haya empezado a avanzar en las negociaciones.
Elkartzen mugimenduak Pobrezia Muga zehaztu du. HEHn urtean 12.400 euroko diru sarreran finkatu du muga, hilean 1033 euroko sarreran. Elkartzenek kopuru bereko 'prestazioak edo gizarte soldata' aldarrikatu du. Lurralde bakoitzeko BPG-aren arabera artikulatutako indizazio automatikorako sistema planteatu du. Iker Aroztegik gehitu duenez, 'prestazio bakar bat ere ez litzateke inoiz per capita BPG-aren %37 baino baxuago izan behar'.
Independentzia Eguna ospatuko da igandean Larrabetzun, 'Burujabe hobe' goiburupean. Independentistak Sareak eta herritar independentisten batzordeak bultzatu du eguna. Gotzon Barandiaran larrabetzuarrak esan digunez, egun ludikoa izango da noski, baina baita herri independiente bat irudikatzeko eguna. Gaurdanik eta arloz arlo egunerokoari aurre egiteko 'baliabide gehiago dituen herria garela erakutsi eta denon ongizatea' bermatu dezakeela plazaratuko dute.
En Atzo Bertan hemos puesto el foco en la campaña presentada en marzo de 1988 en apoyo al euskera, “Bateginik”. El periodista Iñaki Altuna nos ha explicado que en aquella época el PNV “odiaba a AEK y a la Korrika” y que cuando se empezó a trabajar para crear Egunkaria, “Lakua y el PNV se volvieron locos”. Explica Altuna que los jeltzales entendían que el trabajo a favor del euskera cuestionaba “su estatuto, el marco vigente” y favorecía las tesis de la izquierda abertzale.