
Sign up to save your podcasts
Or


Ikasturte hasieran Baionan Seaskak ireki zuen Bernart Etxepare lizeoa finantzatzeko Hazten dugu, hazten gaitu kanpainari amaiera emango diote bihar lizeoan bertan egun osoko egitarauarekin. Iban Thikoipe lizeoko zuzendariak aitortu digunez, oso arrakastatsua izan da kanpaina. Kasik behar dituzten 300 mila euroak lortu dituzte. Kanpaina sostengu ekonomikoaz haratago, harremanak egin eta sozializaziorentzat lagundu du. Sagarrondoak eman dizkiete ekarpenak egin dituztenei.
Donostiako Gure Esku Dagok ekitaldia antolatu du biharko, ekainaren 10ean egingo den giza katea eta azaroan Gipuzkoako hiriburuan egingo den galdeketa hizpide hartuta ere. Galdeketa hori gauzatzeko sortu den Donostia Galdeketa elkarteko presidente, Ibon Rosalesekin izan gara.
Martxoaren 8aren bueltan, historian munduan izan diren garaipen feministak ekarri dizkigu Ander Edok. Bidalia radiofoniko honetan, sare sozialetan zabaldu diren kantu eta bideo arrakastatsuak aipatu dizkigu gure lagunak.
Etxeko langileen elkartearen errealitatea ere jaso nahi izan dugu. Lorea Uretak kontatu digunez, euren aldarri nagusia sektorea erregularizatu eta beste sektorrek bezala legeak izatea nahi dute. Gaur batik bat, sektoreko enpresetara euren aldarriekin deitzeko eskatu dute, horretarako euren webgunean jarri dituzte argibideak. Oso pozik mintzatu zaigu Ureta grebarekin. Arrakasta greba aurretik iritsi dela uste du
Egoera oso larria dela esan digu Gipuzkoako EHNE sindikatuaren baitako Emakume Baserritarren Elkarteko Maider Aramendik. Hamarretik emakume bakarra da baserritar profesionala, nahiz eta hamarretik zazpik egiten duten lan baserrian. Honi gehitu behar zaio emakume baserritarrengan erortzen den etxeko zaintza lana. Baserria beheruntz doa Aramandiren esanetan. Emakumeen egoera hobetu ezean, eta erakundeek behingoz hitz politetatik ekintzetara pasa ezean, hau bukatu egingo dela esan digu.
2015Ean Espainiako Estatistika Erakundeak ateratako datuek diote, Hego Euskal Herrian emakumezkoek gizonezkoek baino 7.710 euro gutxiago irabazten dutela. Eli Etxeberria, LAB sindikatuko idazkaritza feminstako arduradunak argitu digu, batez ere egungo sistemak ezartzen duen sexuaren araberako lan banaketa dagoela arrakalaren atzean. Lan ezberdinak egiten dituzte emakume eta gizonek enpresa berean, eta balio gutxiago du emakumearenak. Jendarteko errolagatik, lan merkatuan denbora gutxiago ematen dute emakumeek, etxeko zaintza lanak ez dielako uzten. Horrek lan kaxkarrak eta kontratu partzialetara bideratzen ditu emakumeak
Greba femista iritsi aurreko egunetaz, eta aurrera begirakoaz aritu gara hizketan Euskal Herriko Bilgune Feministako Irati Gonzalezekin Kalegorrian saioan. Aitortu digu nahi baino denbora gutxiago izan dutela greba prestatzeko. Baina prozesuan emakumeak elkartu, konplizitateak eraiki, desadostasunak gainditu eta emakumeak ahalduntzeko balio izan du Gonzalezen esantean. Emakumeen artean ez ezik, jendarte osoan eztabaida bera zabaldu eta agenda politikoan kokatzea garaipentzat jo du Bilgune Feministako kideak
Euskaldunok tipi-tipitatik ikusi izan dugu gure artean lau buruko ikur bitxi bezain eder hau. Beste garaietan abertzaletasunaren ikurtzat hartzen genuen, bere barruan ezkutaturik balego, kanpoan guztiz galarazirik zegoena. Bera zen gure nazio sentimenduen iturri isila, gure euskal nortasunaren altxor gordea, eta berarengan jartzen genuen askotan gure ikusmira, bera bailitzan gure izaera bereziaren oinarria, gure euskal kontzientzia zanpatuaren zimendu bizia.
Amaia Izko Xabier Reyrekin abokatuarekin hitz egin dugu 38 urteko preso politikoa atzo Puerto III espetxean hilik agertu ostean. Saminduta, buruan presoaren familia duela azaldu digu. Euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politika gogor salatu du eta Xabier nola oroituko duen galdetuta, “oso pertsona atsegina eta borrokalari sutsua zen”, erantzun du.
Esta mañana hemos hablado con Garbiñe Aranburu secretaria general de LAB cuando se encontraba en el aeropuerto de Barajas. Ha explicado que la reunión con la exdiputada de la CUP tiene dos objetivos: el primero mostrar la solidaridad y el apoyo del pueblo vasco y el segundo compartir realidades sobre la situación del proceso catalán.