
Sign up to save your podcasts
Or


El Movimiento 5 Estrellas (M5S) se ha erigido como la fuerza política más votada en las elecciones generales celebradas este domingo en Italia, hemos analizado los resultados con Maite Ubiria y Jonathan Martínez. Hemos reflexionado también sobre la huelga feminista para el 8M, sobre la lucha de género y de clase.
Kiribil konpainiako Amaia Hennenboute Libanon dauden errefuxiatuen kanpalekura joan zen iaz. Handik bueltan, bertako haurrei laguntzeko haur literatura gune bat sortzea erabaki zuen konpainiako kideekin. Han lan egiten duten GKEko kideei formakuntza emango diete. Apirilean joango dira Libanoko errefuxiatuen kanpalekura, eta bitartean diru bilketa kanpaina jarri dute abian euren webgunean.
Lauroba taldeak 14 urteko ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Bihar emango du azken kontzertua Donostiako Dokan. Azken urtetan musika 'modu duin batean' plazaratzen jarraitzea zaila egin zaiela aitortu digu Iker Laurobak. Lau disko luzeren ondoren utziko dute taldea, 'nostalgia puntuarekin eta ingurukoek emandako maitasunarekin' ordea.
Bihar 42 urte beteko dira 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan poliziak bost langile tiroz hil zituenetik. Orduz geroztik justizia egarriz jarraitzen dute senitartekoek. Nerea Martinez, Martxoak 3 elkarteko kideak, Espainiar Estatuaren aldetik aitortzarik ez dutenez jaso, Europara joko dutela ziurtatu digu. Halaber, bertako erakundeek memoria politiketan "betikoak" bazterrean utzi dituztela salatu dute, bereziki Gasteizko Udalak. Herriaren 'babesa' beti sentitu dutela aitortu digu, eta eguna gerturatu ahala, senitartekoen 'mina berriz azaleratzen' dela azaldu du.
Joaquin Urias, Profesor de Derecho Constitucional en la Universidad de Sevilla y exletrado del Tribunal Constitucional, advierte de que hace ya varios años que en el Estado español se están recortando los derechos fundamentales. Sobre la investidura de Jordi Sanchez afirma que es legal, “también lo era la de Puigdemont”, subraya que “los que dicen estar defendiendo la Constitución en verdad se la están saltando” y ante este escenario concluye: “En Catalunya va a aumentar la cantidad de los que quieren irse del Estado español”.
Jaurlaritzak Egin-en dokumentuen ardura hartu du, eta hasi dira funtsak Euskadiko Artxibo Historikora eramaten. Agiri asko, ordea, guztiz kaltetuta daude 20 urteko utzikeriaren ondorioz. Atzo Gasteizko gobernuko ordezkariak Eginen egoitza zenera joan ziren. Berta izan ziren ziren Mertxe Aizpurua GARAko lehen zuzendaria, eta gaur egungoa, Iñaki Soto. Aizpuruak gurean oharatarazi du Garzonen auto bati esker GARAri leporatu zitzaiola Eginek zuen zorra, gaur egun 4,5 milioi eurokoa dela eta ondorioz enpresa bezela ezin dituztela askatasunez erabakiak hartu.
'Mami Lebrun' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko egunean, Donostiako Viktoria Eugenian taularatuko dute. Sariarekin oso pozik mintzatu zaigu Kepa Errasti gidoilari eta aktorea. Xake Produkzioaren lehen lana izan da 'Mami Lebrun' eta horrelako sari berezi bat jasotzea ohorea dela esan digu Errastik.
Elkarrekin Kooptxikik gizarte eremuan egiten du lan. Dorleta Mikeok nabarmendu digunez, orain 'Ongi etorri eskolara' proiektuaren dabiltza buru-belarri. Kultura aniztasuna aprobetsatu eta euskal kulturaren eta euskararenganako interesa pizten eta gerturatzen lan egiten dute. "Kanpotik etorritako familiak, bertakoekin jartzen dituzte harremanetan, horrek sentsibilizazio eta aniztasuna ekartzen du auzora edo hirira", adierazi du Mikeok.
Atzokoan ekoizle askok ezin izan zuten Ordiziara ailegatu egindako elurtea medio. Iritsi zirenek behintzat ongi saldu zutela esan digu Lierni Elortzak. Azken asteetako euriteen ondoren, asteburuan barazkiak biltzeko aukera izan dute nekazariek, ea lurra lantzeko aukera ematen duen eguraldiak. Itsasoko Maria Jesus Oriaren postura gerturatu eta 1956an egindako elurteagatik hilabete egon zela azokara ezin joan kontatu dio Elortzari.
Como cada año Amnistia Internacional acaba de presentar sus informes anuales sobre el cumplimiento de los derechos humanos en 159 países del mundo. En lo relativo al Estado español el organismo internacional ha mostrado su preocupación por la situación que vive la libertad de expresión. En relación a Euskal Herria AI se ha hecho eco del caso Altsasu y del reconocimiento de las víctimas. Esta mañana hemos hablado con Daniel Canales investigador de Amnistia Internacional.