
Sign up to save your podcasts
Or


Liher talde donostiarraren 'Tenpluak erre' diskoak argia ikusi berri du. Urtebetez egon dira disko berria prestatzen eta gogotsu daude kontzertuetarako, Lide Hernandok eta Iñigo Etxarrik aitortu dutenez. Taldea bera gorpuztuta eta indartuta, aurreko lanarekin eman zituzten 100dik gora kontzertu emateko prest dira taldekideak.
Arkaitz Quincoces “ErreHarria LIBRE” elkartasun plataformako kidea elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan, Alfredo Remirezen inguruko berriak biltzeko asmoz.
Noiz bilakatzen da ilusioa ilusionismoa? Noiz bihurtzen dira emozioak boluntarismo hutsa? Nola uztartzen dira eraldaketa eta desira? Ez da erraza bereizketa hauek egitea. Denoi gertatzen zaigu, pertsonak garelako, gure nahiak eta aurrean duguna nahastea, bestela esanda, gure desiren araberako mundua ikustea, oso bestelakoa izan arren.
El rapero Valtonyc, Josep Miquel Arenas Beltrán, deberá ingresar en prisión después de que el Tribunal Supremo haya confirmado la condena de tres años y medio por “enaltecimiento del terrorismo” y “calumnias e injurias graves a la Corona”.
Iltzaturik ditu Gari Garaialde argazkilariak txikitan poloetan Greenpeacek egiten zituen ekintzak. Bada, pasaden astean gisako irudiak utzi zituzten ekintzaileek Bilboko portuan Saudi Arabiara arma eta lehergailuak zeramatzan itsasontzia geldiarazi zutenean. Urrun geratzen zaigun gatazkekin zerikusi nabarmena dugula argi geratzen da adibide honekin.
Egungo garapen ereduaren aurrean alternatibak bilatzeko beharrak batuta, kolektibo anitzek Herri Auzitegia egingo dute. Giza Eskubideen urraketan bistaratuz eta salatuz, bizimodu jasangarrirako eskubidea gailenduko da. Zaintzarako, energiarako, elikadura burujabetzarako eta bizi maila duinerako eskubideak jorratuko dira hemengo eta kanpoko pertsonen bizipenak kontatuz.
Asteburuan Laudion Aiaraldeko Azoka Sozialaren lehen edizioa egingo dute, 'Kontsumitzen duguna gara, bizitzeko alternatibak' lemapean. Bizitza zein kontsumo alternatibak izango dira hizpide, mota horretako proiektuak garatzeko asmoa baitute eskualdean. Larunbatean tokiko ekoizleen eta proiektu eraldatzaileen azoka egingo dute. Aurkezpen maratoia ere prestatu dute, bizitzako hainbat esparrutan eragiten duten egitasmoak ezagutzera emateko: moneta sozialak, etxebizitza komunitarioak, energia berriztagarriak, eskola jantokiak, banku eta kreditu entitate etikoak esaterako.
Euri kontuekin nazkatuta daude nekazariak, ezin kanpoan aritu eta lanak pilatzen hasiak zaizkie udaberrira begira. Nahiz eta apirilaren 4an egingo den Ordizian gazta berriaren ekitaldia, iadanik salgai dute ekoizleek Ordiziako azokan. Azken 10 urteetan prezioak biziaren gorakada bera izan du gutxi gorabehera; kiloa 16-19 euro artean saltzen dira.
Mikel Aramendi y Joseba Agirretxea nos acompañan en la tertulia de hoy, día internacional de la igualdad salarial. ¿Cuáles son los pasos a dar para conseguir la igualdad? También hemos hablado sobre sobre el debate y la votación para cerrar «el ciclo y la función de ETA». Tras meses de debates y votaciones, la reflexión de ETA se acerca a su conclusión.
Tras ser despedido de su puesto de auxiliar de vuelo después de que la Guardia Civil le retirase, sin explicación alguna, la tarjeta aeroportuaria que necesita para realizar su labor profesional, el portavoz de la plataforma Kontuz, Patxi Zamora, se ha reunido esta semana con Jose Igancio Zoido ministro del interior del gobierno español. Afirma que “la reunión con Zoido será plausible si se revierte mi situación personal y la amenaza lanzada”