
Sign up to save your podcasts
Or


Bilbo, Donostia y Gasteiz acogen hoy movilizaciones contra de los recortes de las pensiones. Mikel de la Fuente, experto en el sistema público de pensiones, ha explicado en Kale Gorrian cómo las leyes y reformas aprobadas los últimos años por diferentes gobiernos españoles han reducido las pensiones. Afirma que “los recortes de las pensiones buscan favorecer a las empresas y a las entidades financieras”
Iranzu Varela y Guillermo Paniagua participan en la tertulia de este miércoles que comenzamos hablando sobre la situación de Ana Gabriel, desde Suiza ha declarado que no acudirá a la Audiencia Nacional Española.
Atzo bete ziren 15 urte 'Euskaldunon Egunkaria' itxi, buruak atxilotu eta torturatu zituztenetik. Egun haiek nola bizi izan zituzten kontatu dute tertulian Mikel Jauregi GARAko kazetariak eta Beñat Hach Embarek Zuzeuko kideak. Bestetik, Anna Gabriel, CUPeko kideak, Espainiako Auzitegira ez azaldu izanaz eta Suitzara joateaz hausnartu dute.
Hendaiako eta Sarako elizen kanpoaldean dauden bi gurutzeren nondik norakoak ekarri dizkigu Joseba Aurkenerenak. Fulcanelli idazle hermetikoa izan zen nolabait sua piztu zuena, hau da, Hendaiako gurutzearen misterio isila lehen aldiz aditzera eman zuena. Liburu eta artikulu bat baino gehiago atera ziren gurutze hauei buruz. Hitler bera ere Hendaiara etorri zenean gurutzea ikustera joan omen zen.
Armagabetzea. Euskal Bidea liburuaren osaketan hartu dute parte, besteak beste, Mediabaskeko kazetari Goizeder Tabernak. Kale Gorrian saioan nabarmendu du lan honek perspektibarekin eskeintzen dituela azken urteetako gertaera eta pausuak, zein logikarekin egin diren ulertu ahal izateko.
El libro ‘El Desarme, la vía vasca’ está ya a la venta. Escrito por Iñaki Egaña, se trata de una exhaustiva investigación del proceso de desarme de ETA desde su decisión de poner fin al ciclo de la lucha armada en octubre de 2011 hasta la culminación de la entrega de sus últimos arsenales a la sociedad civil en abril de 2017. Sobre el desarme, Egaña destaca la singularidad del proceso, así como la determinación mostrada por la organización, a pesar de los reveses.
"Bila ditzagun arnas ta ardatzak periferian”. Esaldi horrekin borobildu zuen Sustrai Colinak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko azken agurra, pasa den abenduan. Ideia ez da berria, eta indartuz doa: Euskal Herrian, naziogintzari eta herrigintzari dagokionean, motore lana hartu du periferiak, zentroaren partez. Iparraldeko elkargoaren sorrera eta Nafarroako aldaketa omen dira ertzen protagonismoa azaleratu duen fenomeno horren adierazgarri. Zein da, edonola, euskal zentroa, eta zein periferia? Ander Perezek gaia landu du, hemen sortako lehen erreportajea.
Txinatarrek urte berriaren ospakizunei ekin diote. Txakurraren urtean murgildu dira. Horoskopoan badakizu zein animalia zaren? Bada, entzun Mirari Martiarenari. Egun, txakurrei ez zaie Pintto izena jartzen, 'trasmisioan' galdu dela dio txakurlogian adituak. Kritikatu ditu pertsonak baino hobe txakurrak tratatzen dituztenak. Pentsa, zerbitzari lanetan behin idi azpiazuna eman zion txakur bati jabeek hala eskatuta!
Haur eta nerabe transexualen senideen elkarteko, Chrysalliseko Bea Serverrek esan digunez kolpe gogorra izan da Ekairen heriotza. 'Egungo egoera eta legediak berehala aldatzeko balio dezala' aldarrikatu du. Gazte transexualek izena aldatu edo hormonaziorako psikiatren txostena behar dute, buruko gaitz bezala tratatzen dute, eta horregatik despatologizazioa eskatu du. Jendartearen babesa eskertu du, baina herritarrak informatu eta profesionalak formatu behar direla azpimarratu du. Itxaropena du EAEn lege berria aurki egingo dela, eta Ekai jarriko zaiola lege horri.
En Atzo Bertan, de la mano del periodista Iñaki Altuna, y a través de las portadas del diario Egin, nos hemos centrado en la euforia que causó la detención de Philippe Bidart el 20 de febrero de 1988. Altuna también nos ha hablado del nombramiento de Julio Anguita como nuevo secretario general del PCE. Para acabar, una mención al “histórico” partido entre el Real Madrid y la Real Sociedad, con un 0-4 final.