
Sign up to save your podcasts
Or


Hainbat ikaslek, 'Ikasleok Zorrotz' izeneko dinamika jarri dute martxan. Uxue Elgorriagak esan digunez, hezkuntzak Euskal Herriari asko dio emateko, baita ikasle mugimenduak ere. Maila lokalean egiten diren borrokak uztartu eta lau haizetara zabaltzea dute helburu.
2014an 'Ihesaldi handia' izeneko diskoa kaleratu ondoren, pasaden urrian kaleratu zuten 'ilargia erori da' diskoa. Libe Garcia de Cortazarren proiektu honi atxiki zaizkio Dani Arrizabalaga, Txus Villalabeitia eta Karlos Osinaga. Sei kantu bildu dituzte azken lanean. Lan egiteko era aldatu dute, orain entsegu lokala da kantuen iturburua.
Larunbatean banatuko ditu Espainiako Zine Akademiak Goya sariak. Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak 13 izendapen jaso ditu. Egindako lanagatik buruandia irabazteko izendatuak izan diren Jabier Agirre (argazki zuzendaria), Saioa Lara (jantzi-diseinua), Xanti Salvador (soinua) eta Ainhoa Eskisabel (makilajea) hitz egin dugu. Erreportaje honetan beraien iritzi eta hausnarketak bildu ditugu.
Zenbat aldiz aldatu behar izan duzu mugikorra? Berriki Estatu frantsesak Apple-ren inguruan abiatutako ikerketa dela eta, mugikorren zaharkitzapenaren inguruan aritu gara Ander Edorekin. Bidezko merkataritza bidez sortutako Fairphone telefonoa ezagutu dugu eta erabiltzaile batekin hitz egin dugu.
Lierni Elortzak esan digunez, negua gorrian egonagatik ere, iada nabari da natura mugitzen hasi dela. Eguna luzatu da, arratsaldean beranduago iluntzen du, eta horrek eragina du ingurumenean. Xoxoak, txepetxak eta torrontxoriak habiak egiten ikus ditzazkegu. Bestalde, lehen sahats eta mimosa adar loratuak salgai daude azoketan. San Blasak ate joka, gozagarri zaigun opila salgai zuten postuetan.
Ekainaren 2an Iruñean egingo da Alternatiben Herria. Bilgune feministako kide eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako Amaia Zufiak aurreratu digunez, jendarte justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko 'gurean alternatibak badirela' azaleratuko da. Proiektuak ezagutu, partekatu eta eztabaidatzeko bost gunez osatuko da. Noski, egunak ere festa kutsua izango du.
Kiskitza Gil de San Vicente y Hedoi Etxarte nos acompañan en la tertulia de hoy. Hemos debatido sobre el plan de amabilidad que el Ayuntamiento de Iruñea está llevando a cabo en el Alde Zaharra y que algunos establecimientos han contraatacado. También hemos hablado sobre la reunión de EH Bildu con Confebask.
Interneteko Argia Saria Txantxangorria.eus atariko arduradun Gabi de La Mazak jaso zuen. Youtubeko bere kanalean 2.200dik gora euskal abesti azpidatzi ditu. Hamar urte hauetan memoria kolektiboko euskal abestietatik hasi eta azken berrikuntzetaraino jarri ditu karaokean De la Mazak. Bisita ikaragarri pila ditu youtubeko kanalak, eta bitxikeria ugari ere izan ditu, tartean munduko leku ezberdinetatik iritsiak.
Gabriel Rufián diputado de ERC ha valorado esta mañana en Kale Gorrian los mensajes de Puigdemont que ayer difundía un medio español. La entrevista se ha centrado en la investidura del próximo presidente de la Generalitat y Rufián ha sido contundente: “El Tribunal Constitucional no decidirá quien es el president”. Afirma que "la buena noticia es que JxCat, ERC y CUP siempre acaban poniéndose de acuerdo".
Ostiralean hasi eta martxoaren 24an amaituko da Nafarroako taldekako bertso egitasmoa: Bardoak. Ander Perezek, Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak, aurreratu duenez, 16 talde eta 113 parte hartzaile ariko dira lehian. 'Oholtzan bakarrik kantatuko ez luketenei aukera eskaitzea du helburu Bardoak ekimenak, baita oso bertsozale ez diren horiek bertsoetara hurbiltzea ere'. Formatu txikikoa eta oso gertukoa baita Bardoak. Auzolana du beste ezaugarrietako bat Perezen aburuz.