
Sign up to save your podcasts
Or


41 gidoi aurkeztu dira aurten 'Cafe Bar Bilbaok' hamabosgarrenez antolatu duen 'Teatro Laburreko Sarien' lehiaketara. Euskarazko gidoi onenaren saria Oier Guillanek irabazi du 'Ero, Ia' lanarekin eta gaztelaniazkoa Iñigo Cobok, 'Oaxaca En Dos' gidoiarengatik. Mikel Martinez aktore eta antolatzaileak aurkezturiko lanen kalitatea goraipatu du, eta batez ere lehiaketa honek gidoia idaztera animatzen duela jendea.
Mugimendu feministak martxoaren 8an greba deitu du. Honi forma emateko asanblada ezberdinak ari dira egiten Euskal Herrian. Saioa Iraola Bilgune Feministako kideak esan digunez, lau ardatz izango ditu grebak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Emakumeentzat aitortza egun bat izan, ikusezinak diren lanak ikusarazi eta sistemaren zentruan pertsonak egon behar dutela aldarrikatzeko greba feminista izango da Iraolaren esanetan.
El lunes 29 de enero EH Bildu y Confebask mantuvieron una reunión “con un fuerte componente simbólico” como ha subrayado en Kale Gorrian Iker Casanova parlamentario y Secretario de Industria de la coalición. La reunión misma fue noticia, pero más haya trataron temas relativos a la fiscalidad o a la calidad del empleo. También hablaron de autogobierno.
El periodista de Gara Beñat Zaldua afirma que las tensiones entre los independentistas catalanes han ido madurando, existen desde hace tiempo, y ayer, en cierta forma, explotaron. Cree que la opción de unas nuevas elecciones está cada vez más cerca, aunque tampoco descarta que al final se logre un acuerdo para la investidura del nuevo president de Catalunya.
Atzo Zubieta eta Aurtizko joaldunak Iturena joan ondoren, gaur Zubietara egin dute itzulia. Eider Olazar lankideak Aurtiztik kontatu digunez, behelaino artean joaldunen soinu eta irudiek giro berezia sortzen dute. Hasi ziren euskal inauteriak, baina hauek berehala Euskal Herrian egiten diren gainerakoak badatozela adierazten digute.
"Estoy bien. Analizo lo ocurrido en su contexto, no me lo tomo como algo personal, yo represento a muchas personas" ha dicho Laura Pérez hoy en Kalegorrian. Tertuliana del magazine, hoy hemos aprovechado su participación para preguntarle sobre la situación de Podemos Nafarroa. "Esto no es nada nuevo. Ha explotado ahora" ha señalado Pérez. Preguntada sobre el porqué de esta situación, Pérez lo tiene claro "una incomodidad desde la dirección de Madrid hacia las personas más rupturistas en Navarra que defienden un Podemos soberano en Navarra y no sumiso a Madrid" explica Pérez.
Hace 30 años, exactamente el 28 de enero de 1988, ETA ofreció una tregua si el Gobierno español se sentaba a negociar. La oferta se dio en el contexto de los contactos que la organización armada y el Gobierno español mantenían ya en Argel. Un año más tarde se formalizaría la mesa de negociación.
Ekaitz Zabaltza iruindarrak egin du Kartherria sorta. Modu hezigarri batean, Nafarroako konkistaren gertakari eta pertsonaia nagusiak ezagutzeko oinarria eskaintzen du, karta jolasaren bidez. Palo bakoitzari gertakari historiko bat lotu dio Zabaltzak, eta karta bakoitzean badira pertsonaiak, erregeak edota lekuak ere.
Larunbataz geroztik greban dira Tolosaldea Bus-eko langileak. Otsailaren 18ra arte jarraituko dute borrokan momentuz. Ana Alkortak azaldu digunez, bizi duten 'egoera txarra' iraultzea, euren lan baldintzak 'duintzea' eskatzen dute. Urtarrilean ere egin zuten greba, baina inolako erantzunik jaso ez dutenez mobilizazio berriei ekin diete. Tolosako inauterietan ere greba egunak dituzte deituta.
Holokaustoan hil zituzten euskal herritarrei buruz oso gutxi dakigula uste dute Marisa Barrena eta Ixabel Etxeberria tertuliakideek. Ipar Euskal Herria okupatua izan zen, eta Hego Euskal Herritik ihesean ziren 200dik gora pertsona eraman zituzten kontzerntrazio eremuetara. Bestetik, ekainerako Gure Esku Dagok antolatu duen giza kateaz dituzten zalantzak azaldu dituzte Etxeberriak eta Barrenak. Azkenik, euskal inauteriez aritu dira solasean.