Euskal sinesmen zaharrean Eguberriak zuen sinbologiaz aritu zaigu Joseba Aurkenerena. Urtearen amaieran eguzki zaharra, indargabetzen doa eta neguko solstizioarekin bat, eguzki berria jaiotzen da. Hori gurtzen zuten arbasoek, solstizio eta ekinozio garaietan naturako jainkoei eskainitako festetan. Kristauen etorrerarekin, bere egin zituzten gurean ohitura ziren egun haiek. Olentzero berriz, sinesmen zaharraren eta ziklo kristauaren artean kokatzen den pertsonaia dugu, kristauentzat azken jentila.