Bostok Photo argazki kooperatibak jarri du abian egitasmoa. Iheslarien bizitza dokumentatu eta irudikatu dutela esan digu Gari Garaialdek. Ihesera eraman zituzten arrazoi politikoez, eta egungo testuinguruaz gain, batik bat lehen pertsonan pairatzen duten gizarte arazoak adierazten dituzte ‘Kaxa Hutsak’en. Irudienean estreinatuko dute ikus entzunezkoaren zatitxo bat, Josu Larizen bizipenak zehazki.