Osakidetza, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako osasun sistema publikoaren egoerari erreparatu diogu LAB sindikatuko Ana Fran eta ELA sindikatuko Peio Igeregirekin. Larunbatean, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta manifestazioa egin zuten Bilbon “Osakidetza pribatizaziorik ez” lelopean. Atzo, berriz, mahai sektorialaren bilera egin zuten Osakidetzako arduradunek eta langileen ordezkariek. Behin behinekotasuna eta pribatizazioak dira egungo arazorik larrienak, LAB eta ELAren esanetan