1979. urtea, ekainaren 3a, Energia Nuklearraren kontrako nazioarteko eguna. Tuteran mobilizazioa egin zuten ehunka lagunek, Bardeetako tiro poligonoaren aurka, energia nuklearraren aurka eta garaian eraikitzen ari ziren Lemoizko zentral nuklearraren aurka. Guardia Zibil batek tiroz hil zuen Gladys del Estal 23 urteko militante donostiarra. Urtero oroitzen dute bere auzoan, Egian, eta atzo ere ekitaldia egin zuten bere izena daraman parkean. Gladys oroitzeko, nuklearren aurkako borrokaz aritzeko, baita biktimen gaiari heltzeko ere Martin Ansorekin izan gara.