Turismo ereduen inguruko eztabaida sortu da azkenaldian, batik bat, Aste Santuen jiran ikusi ditugun Gaztelugatxe, Donibane Lohizune edo Donostia masifikatuen harira. Badira ordea, bestelako turismo eredua bultzatzen ari diren herriak. Euskara, euskal kultura, paisaia edo lehen sektorea jarri dituztenak oinarrizko balore gisa. Azpeitia, Zerain eta Baztango adibideak ezagutu ditugu.