Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak Kale Gorrianen nabarmendu du Ipar Euskal Herriak baduela hizkuntza politika propio bat, lurra kudeatzeko erakunde bat, baita IEHa kontuan hartzen duen Euskal Elkargoa ere. Hezkuntza, ordea, Pau, Bordele eta Parisetik kudeatzen da. Datorren ikasturterako irakasle gehiago ukatu dizkio Parisek Seaskari eta, halabeharrez, mobilizazioen bidea hartuko du orain ikastolen federazioak. Orohar, «epe luzerako aterabideak behar ditugu behingoz kontsideratuak izan gaitezen», nabarmendu du Gorostiagak.