Euskal Herrain piztuta dauden su txikiak batu eta Gazte Akelarrea egingo dute Aitzinak eta Ernai gazte antolakundeek Oiartzunen. Su horiek batu, norabide berean jarri eta martxan diren gazte mugimenduaren proiektuak azaleratuko dituzte. Martxoaren 30etik apirilaren 1era, «hausnarketa, eztabaida, sorginkeria eta konspiratzeko gune» bilakatuko dute Gazte Akelarrea. Elikaduran, eskaintza kulturalean eta lan boluntario eta militantearen zaintzan indar berezia jarriko dute. Ernaiko Lur Albizu eta Aitzinako Aitor Servier gonbidatu ditugu.