Negua amaitzear egonagatik ere, dirudi elurteren bat atejoka dugula. Azken astetako hego haizearen poderioz ordea, udaberriko zantzuak nabari dira. Ordiziako azokan esaterako, udaberriko zizak salgai jarri dituzte Lierni Elortzak esan digunez. Baratzean aldatzeko landarea salgai dago, tipula batik bat. Bestetik, D'elikatuzek sustatuta, Nafarroako orburuaren hilabetea da honakoa, propio produktu horrekin jarritako postuarekin.