Julen Mendizabal eta Zigor Garro euskal preso politikoak Monts de Marsaneko espetxera eraman dituzte, Euskal Herritik 140 kilometrotara. Mendizabal Osnyn zegoen, etxetik 900 kilometrotara, Garro, berriz, Saint-Maur-en, 680 kilometrotara. Zigor Garroren anaia Landerrek azaldu digu pozez jaso dutela berria, baina berri gazi-gozoa dela dio, batetik, helburua presoak etxeratzea delako, eta bestetik, euren etxera iritsi delako urbilketaren albistea baina ez besteen etxeetara, urtetan zehar bidelagun izan dituztenen etxeetara.