Jaurlaritzak Egin-en dokumentuen ardura hartu du, eta hasi dira funtsak Euskadiko Artxibo Historikora eramaten. Agiri asko, ordea, guztiz kaltetuta daude 20 urteko utzikeriaren ondorioz. Atzo Gasteizko gobernuko ordezkariak Eginen egoitza zenera joan ziren. Berta izan ziren ziren Mertxe Aizpurua GARAko lehen zuzendaria, eta gaur egungoa, Iñaki Soto. Aizpuruak gurean oharatarazi du Garzonen auto bati esker GARAri leporatu zitzaiola Eginek zuen zorra, gaur egun 4,5 milioi eurokoa dela eta ondorioz enpresa bezela ezin dituztela askatasunez erabakiak hartu.