2015Ean Espainiako Estatistika Erakundeak ateratako datuek diote, Hego Euskal Herrian emakumezkoek gizonezkoek baino 7.710 euro gutxiago irabazten dutela. Eli Etxeberria, LAB sindikatuko idazkaritza feminstako arduradunak argitu digu, batez ere egungo sistemak ezartzen duen sexuaren araberako lan banaketa dagoela arrakalaren atzean. Lan ezberdinak egiten dituzte emakume eta gizonek enpresa berean, eta balio gutxiago du emakumearenak. Jendarteko errolagatik, lan merkatuan denbora gutxiago ematen dute emakumeek, etxeko zaintza lanak ez dielako uzten. Horrek lan kaxkarrak eta kontratu partzialetara bideratzen ditu emakumeak