Liburuaren eguna gure tsundokuak desegiten ospatu nahi dugu.
Etenik ez duen liburuen pilaketa (eta irakurri ezina) azaltzeko asmatu zen Tsundoku hitz japoniarra. Zuk ere ziur badituzula hamaika liburu irakurtzeke. Gipuzkoako liburu-denden elkartetik zure liburu-dendari itxaroteko deia egiten dute. Ez erosi Amazon bezalako etxe handiei.
Arantza Urkia Liburutegi Zerbitzuen zuzendariak liburuaren egunerako prestatutako egitarauaren berri emango digu. Adolfo López Gipuzkoako Liburu-denden presidenteak, berriz, liburu-denden etorkizunaz hitz egingo digu. Eta gure kolaboratzaile den Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia Azpiazuk azalduko digu zer den liburuaren eguna, feriarik gabe.
Gainera, Fernando Savater idazle eta filosofoarekin hitz-aspertuan ariko gara, eta Harkaitz Canok bere ganbarako ateak zabalduko dizkigu.
Amaitzeko Beñat Hach Embareken Salabardoa eta Anartz Bilbaoren Urpeko Bonbarda, eguna musikarekin amaitzeko.
Jarri kaskoak eta entzun!