Gaurkoan Ispilu Beltzan musikari buruz hitz egingo dugu. Ekainaren 7an, 19:30etan, Victoria Eugeniako Club aretoan Maite Arroitajauregi Mursego musikaria izango da, eta gaurkoan berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Horrez gain, asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin. Pedro Saldañarekin izan gara, Leos Carax zuzendariaren 'Chico conoce a chica' filmaren inguruan hitz egiteko.
Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.
Jantzi kaskoak eta adi!