José Gonzalez musikari suediarra elkarrizketatzeko aukera izan dugu gaur Ispilu Beltzan. Victoria Eugenian arituko da otsailaren 5an, eta bere musikaren, jatorrien eta beste hainbat konturen inguruan galdetu diogu.
Horrez gain, Agurtzane Intxaurragak 'Agurra' antzezlana ekarriko du Antzoki Zaharrera otsailaren 4ean eta 5ean, eta horren inguruan aritzeko telefonoaren beste aldean izan dugu.
Gainera, ostegunero legez Josemi Beltranen 'Subtítulos!' sekzioan zinemaren inguruan aritu gara.
Amaitzeko, Jon Gartziak musikarekin itxi du saioa, Kanta Katiluarekin.
Jantzi kaskoak eta adi!