Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin e... more
FAQs about Jokutopia:How many episodes does Jokutopia have?The podcast currently has 75 episodes available.
July 31, 202519. Bideojokoak eta magia"Jokutopia" entzuten duzuenok badakizue Xabi Lizasoren bi pasio handienak bideojokoak eta magia direla. Ba al dute arte bi hauek ezer amankomunean? Galdera horri erantzuteko pertsona berezia gonbidatu dugu atalera: Ricardo Sánchez magoa. Bi medioen arteko erlazioari buruz egindako ikerketa gurekin partekatzera hurbildu da. Gainera, “Card Shark” eta “Magia en Acción” jokoei buruz ere aritu gara solasean, biek moldatu baitituzte ilusionisten tranpak bideo jokoetara....more35minPlay
July 24, 202518. Stimulation ClickerAzken hamarkadan moda betean egon diren joko batzuen inguruan hitz egingo dugu "Jokutopia" podcastaren atal honetan. "Incremental games" izenez ezagutzen diren jokoak arruntak izaten dira: klik eginez puntuak lortzen dira, besterik gabe. Baina erabiltzen dituzten hainbat estrategiari esker, jokalariok ehunka ordu jokatzea lortzen dute. Nola da posible horren aspergarria dirudien zerbaitek hainbesteko menpekotasuna sortzea? Agian joko hauen formula osoa hankaz gora jarri beharko dugu galdera horren erantzuna topatzeko....more24minPlay
July 17, 202517. Duck Detective: The Ghost of GlampingMisteriozko istorioek oso ondo funtzionatu dute beti literaturan, zineman edota telesailetan. Baina nola moldatu da genero hau bideojokoetan? Hamaika joko saiatu dira jokalariok ikertzaile bilakatzen, eta horietako hainbat aztertuko ditugu "Jokutopia" podcastaren atal honetan. Gainera, "Duck Detective" sagako bigarren jokoaren analisi zehatza ere egin dugu, ahate detektibearen abentura berrian jokatzeko aukera izan baitugu....more29minPlay
July 10, 202516. Rematch eta DespeloteFutbol joko gehienak antzekoak dira, eta bada proposamen freskoagoak ikusten hasteko garaia!Rematch eta Despelote bi bideojoko ezberdin bezain interesgarriak dira. Azkarra eta dibertigarria lehena, hausnartzera bultzatuko gaituena bigarrena. Haiei buruz aritu gara solasean "Jokutopia" podcastaren atal honetan, eskaintzeko duten guztia aztertuz....more26minPlay
July 03, 202515. Rift of the NecroDancerErritmo jokoak nahikoa antzekoak izaten dira beti: notak momentu zehatzean jo behar dira puntuazio handia lortzeko. Rift of the NecroDancer bideojokoak hankaz gora jarri du ordea orain arteko eskaintza, eta musika, munstroen aurka borrokatzeko erabili beharko dugu.Prestatu gitarra, eta murgildu adikzioa sortuko dizun joko dibertigarri honetan!...more30minPlay
June 26, 202514. Life is strange, Double Exposure"Life is Strange" hainbat jokorekin osatutako unibertsoa da, baina jokoaren aurreneko sekuela zuzena, "Double Exposure" da.Bestalde, Max Caulfield itzuli da, botere eta misterio berriz jantzita. Jatorrizko jokoaren zaleak pozik geratzeko, nahikoa izango al da aukera hori? Joko honek eskaintzen duena osotasunean aztertu dugu "Jokutopia"ren atal honetan....more43minPlay
June 19, 202513. Mario Kart WorldNintendoren joko berriak proposamen interesgarria luzatu digu: ohiko lasterketa zirkuituen ordez, mundu konektatu bat eskaintzen du Mario Kart World jokoak. Emaitza interesgarria da, baina baditu bere alde txarrak ere. Hau guztia eta gehiago aztertuko ditugu “Jokutopia”ren atal honetan!...more31minPlay
June 12, 202512. Summer Games FestSummer Game Fest gamerren bilkura bideojoko berriak ezagutzeko ekitaldi ezin hobea da beti. Bertako aurkezpen guztiak laburbilduko ditugu “Jokutopia” podcastaren atal honetan: State of Play, Xbox Games Showcase eta abar....more42minPlay
June 05, 202511. Indiana Jones and the Great CircleGuztion arkeologo gogokoenaren abentura berriaren analisia egin dugu “Jokutopia”ren 11. atalean! Bitxia da Xboxek garatutako joko batekin PlayStation plataforman jokatu ahal izatea. Kexarik ez dago nola nahi, aukera bikaina baita zirrara eragiten duen istorioa bizi ahal izateko....more37minPlay
May 29, 202510. “Until Dawn” eta “Minecraft Film Bat”Zinemara sartuko gara! Azken ataletan aipatutako bideojoekotan oinarritutako bi pelikula estreinatu dira eta “Jokutopia"ren 10.ean tarte egin diegu. “Until Dawn”ek izen bereko beldurrezko bideojokoaren unibertsoa zabaltzeko helburua dauka. Gehiago kosta zaigu, “Minecraften Film Bat”ek zer lortu nahi duen ulertzea....more29minPlay
FAQs about Jokutopia:How many episodes does Jokutopia have?The podcast currently has 75 episodes available.