Jokutopia

Jokutopia

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Jokutopia episodes

  • 9. Assassin's Creed Shadows
    Ubisoften joko berri eta garrantzitsuena da “Assassin's Creed Shadows”, Frantziako estudioak asko baitu jokoan abentura berri honekin eta. Ordu askotan zehar jokatu ondoren, “Jokutopia”ren 9. atalean analisi sakona egin dugu jokoak eskaintzeko duen guztiaren inguruan.
    44 min
  • 8. Split Fiction
    Bi jokalarirentzako bideojokoak sortzen adituak dira Hazelight estudioan. "A Way Out" eta "It Takes Two" bikainak izugarri gustatu zitzaizkigun, eta orain bueltan dira beraien proposamen berrienarekin, "Split Fiction". Hori eta gehiago, “Jokutopia”ren 8. atalean!
    26 min
  • 7. Supermassive Games
    Beldurrezko bideojokoetan espezializatutako estudio bati buruz aritu gara berriketan “Jokutopia”ren 7. atalean. Ziurrenik ezagutuko dituzue "Until Dawn" eta "The Quarry" bezalako jokoak, baina horiek baino gehiago egin ditu estudio honek, besteak beste errealitate birtualerako hainbat bideojoko.
    37 min
  • 6. Naiad
    Europar Batasunak neurri berriak proposatu ditu bideojokoak lagungarriagoak izan daitezen. Arruntak izaten diren prezio praktika maltzurrak mugatzen saiatuko dira.Atal honetan pertsona bakarrak sortutako bideojoko bati buruz ere hitz egingo dugu, "Naiad" du izena eta errekan behera igerian egitera animatuko gaituen esperientzia lasaigarria da.
    29 min
  • 5. Switch 2 Direct
    Nintendoren kontsola berriaren xehetasun guztiak dakizkigu! Data, kaleratuko diren jokoak, prezioa... hori guztia eta gehiago komentatu dugu “Jokutopia”ko atal honetan.
    35 min
  • 4. PS5 Pro eta Duck Detective
    Sonyren kontsola berriaren gako guztiak aztertu ditugu “Jokutopia”ren atal honetan. Zenbat hobetzen dira jokoak gailu berriari esker? Zer aukera berri ematen ditu? Eta batez ere, benetan al da hori prezioa?Bukatzeko, "Duck Detective" komentatu dugu, abentura ahaztezina eskaintzen duen joko txiki bezain dibertigarria.
    30 min
  • 3. Goodbye Volcano High
    "Jokutopia"ren atal honetan albisteak azkar-azkar kenduko ditugu gainetik. Txartel grafiko berriek eman dute zer esana jokalarion artean, baina garrantzitsuena bideojoko zehatz baten analisia izango da, dinosauroz jositako "Goodbye Volcano High".
    28 min
  • 2. Nintendo Swich 2
    Ofiziala da! Nintendoren hurrengo kontsola ikusi ahal izan dugu, denbora luzez zain egon ondoren. Galdera asko erantzun dituen bideo batekin aurkeztu zuten baina beste horrenbeste zalantza sortu dizkigu. Horiei erantzunak bilatzen saiatuko gara “Jokutopia”ren atal honetan.
    33 min
  • 1. Game Awards eta Astro Bot
    "Jokutopia"ren garai berri bat abian!Denboraldia ondo hasteko, 2024ko joko onenei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Abenduan egin zen The Game Awards gala errepasatuko dugu horretarako, sari gehien jaso zituzten jokoak aztertuz. Eta urteko joko azpimarragarrienetako batekin jarraituko dugu: Astro Bot. Bere arrakastaren atzean dauden gakoak aztertuko ditugu atal honetan.
    33 min
  • 4x03 - Balatro

    Gaur Balatro poker-roguelike jokoari buruz hitz egingo dizuet, azken urtetan gehien engantxatu nauen jokoa izan da!

    26 min

About Jokutopia

From the publisher's feed

“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin…