
Sign up to save your podcasts
Or


Zer uste zenuten, Jokutopia bukatu zela? Ba ez, bueltan gaude, bigarren denboraldi batekin! Oraingoan albiste pila bat ditugu, aurkezpen mordoa egon dira eta azken asteetan... Nintendo Direct, State of Play, Ubisoft Forward eta gehiago. Aste honetako joko nagusia Splatoon 3 izan da, bizio bizia dugu Nintendoren tinta shooterrarekin.
Ez, Bloodborne ez da PCn aterako, baina gutako batek behintzat sinistu zuen zurrumurrua.
Sonic Frontiers, Pokémon Scarlet eta Violet, Playstation Plus Plus Plus, Star Wars Jedi joku berria eta beste albiste asko komentatu ditugu gaurkoan.
Bueltan gaude! Gaur albiste pila bat eta The Stanley Parable: Ultra Deluxe izango dira gai nagusiak.
Aste arraro xamar bat, joku gutxikoa. Baina kaleratu diren jokuak komentatzeaz gain, albisteei errepaso txukun bat eman diegu, Avatar pelikulak eta Humor Amarillo berria barne... ez dakigu oso ondo zergatik.
Oporrak bukatu dira, lanera buelta gogorra izan da... baina behintzat Jokutopia bueltan da! Azken bi asteetan gertatu denari errepaso txukun bat emateaz gain, Lego Star Wars berriari buruz aritu gara aste honetan.
Aupa denoi! Gaurko atalean Playstation Plus berriari buruz aritu gera, tier bakoitzak zer esan nahi duen azaldu nahian. Essential, Extra, Premium... Izen hoiekin ez digute errexa jarri. Dramatopia aldea bai izan da errexa, Andorrako youtuberrek beti bezela jarraitzen dute.
Ostiralero bezela, Jokutopia bueltan da! Oraingoan gai nagusia Harry Potter munduan oinarritutako Hogwarts Legacy hori da, baina badago denbora aurreko asteetan aipatutako jokuen azken berriak ekartzeko, baita aurkeztu berri det The Witcher berri hori komentatzeko ere.
Iritsi da azkenean Elden Ring, eta koxkortxo burubelarri aritu da From Softwareren joku berrian. Pokemon berriak ere ikusi ditugu, Iberiar penintsulan kokaturik egongo direnak! Zein da zuen starter gogokoena? Erantzun Spotifyen utzi dizuegun inkestan :)
Zuen galdera eta komentarioak bota nahi badituzue, erabili gure CuriousCat! Aste hontan baten bat jaso degu, baina pasa egin zaigu (barkatu!), datorren saioan erantzungo degu dena, lasai!
From the publisher's feed