Gipuzkoako Kale Nagusian gure lurraldeko pertsona edadetuen errealitatea salatu nahi izan dugu. Bakardadea eta esklusioa dira pairatzen dituzten arazo nagusiak, baina, oraindik ezagutza handia falta zaigu aiton-amonen gabezien inguruan.
Horregatik, hain zuzen ere, Matia Fundazioak 'Estudio Barner Hartu' sortu du, Gipuzkoan 60 urte baino gehiago duten pertsonen egoera ezagutzeko. Horren inguruan hitz egin dugu Sara Marsillasekin, Matia Fundazioko ikerlaria eta proiektuaren arduraduna denarekin.
Gainera, zuzeneko testigantzak izan ditugu GKN-n José Agustín Arrietak, Gipuzkoako jubilatu eta pentsionisten elkarteko presidenteak, egoeraren berri eman digulako.