Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2026.01.14 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomuniatea
    Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchezerekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Informazio ugari ekarri digu saiora eta besteak beste birziklapenari buruzko hainbat datu eman dizkigu. Gure herrietan datu onak eman ditu txanda honetan, entzun hemen.
    15 min
  • 2026.01.13 Miren Tirapu ZINEA Herri Aretoan
    Zinea izanen da Leitzako Herri Aretoan asteburu honetan. Urtarrilaren 17 eta 18an bi pelikula botako dira. Arratsaldeko 17.00etan bat eta 19.30etan bestea. Pelikula desberdinen infomrazioa ekarri digu Miren Tirapuk. Entzun elkarrizketa honetan pelikulen ingurukoak.
    20 min
  • 2026.01.13 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa
    Euskal Herriko Mus Txapelketa hasia da, aurtengo edizioan ere lau kanporaketa izanen dira Leitzan eta Leitzako finala ere izanen da era berean. Iada kanporaketa bat igaro berri da eta beste hiru falta dira. Horrela kontatu digu Josetxo Zabaleta antolatzaileak.
    11 min
  • 2026.01.13 Julen Zelaieta Xorroxin Irratia
    Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
    11 min
  • 2026.01.12 Dabid Anaut Alkatea
    Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen
    19 min
  • 2026.01.12 Iker Urkiola Erleta Eskola
    Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
    12 min
  • 2026.01.12 Aitor Arozena Ttipi ttapa
    Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
    7 min
  • 2026.01.09 Eneko Villegas Irati irratia
    Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
    7 min
  • 2026.01.09 Eider Martirena Uitziko Iñauteriak
    Nafarroako lehenengo Iñauteriak hastear dira, bihar urtarrilak 10 Uitziko eta Eratsungo Iñauteriak hasiko dira. Guk Uitziko herrira egin dugu eta aurtengo Iñuterietan izanen denaz galdetu diogu Eider Martirenari eta berak kontatu digu aurtengo Uitziko Iñauterietan zer izanen den.
    11 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa