Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2024.02.20 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea
    Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez izan dugu bisitan gaurko saioan,. Edukiontzi marroiak jarri berri dituzte herrian eta bertara organikoa botatzeko poltsa bereziak banatzeo azken eguna gaur dela esan digu. Datu ekonomiko batzuk ere jaso ditugu.
    17 min
  • 2024.02.19 Mikel Balentziaga Zakur txokoa
    Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
    25 min
  • 2024.02.19 Joseba Sagastibeltza dantzaria KANTU BAZKARIA
    5. aldiz antolatu du Aurrera dantza taldeak Kantu Bazkaria. Aurten martxoaren 9an izanen da Leitzako eskoletako jangelan. Musika, kantua, dantza, ikuskizuna uztartuko dituzte bertan eta maha inguruan hori guzia. Berrikuntzak ere badirela kontatu digu Joseba Sagastibeltza dantzariak.
    11 min
  • 2024.02.19 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria
    Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
    8 min
  • 2024.02.19 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2024.02.15 Maialen Huarte Euskalerria irratia
    Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
    12 min
  • 2024.02.15 Oihana Erbiti Farmazilaria
    Hilabetean behin farmaziatik bisitan izaten dugu gurean Oihana Erbiti farmazilaria. Lanbideak dituen hainbat gai izaten ditugu hizpide eta hainbat botiken inguruko informazioaz eta erabilpenaz ere aritzen gara. Garaian garaiko gaixotasunen ingurukoak ere jasotzen ditugu.
    17 min
  • 2024.02.15 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea
    Mendialdea mankomunitaten edukiontzi marroiak jarri ditu herrian. Gaurtik aurrera erabilgarri izanen dira, baina horretarako konpostagarri diren poltsak jaso behar dira mendialdeko bulegoetan. Horretarako 4 egun jarri dituzte. Horrela kontatu digu Mendialdeko teknikariak.
    8 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa