Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2024.02.15 Jon Egizabal txirrindularia
    Jon Egizabalek denboraldi berria hasiko du Otsailaren 18an Chelvan (Valentzian). Junior mailan mundiko kopa osptuko baita bertan. Espainiako selekzioarekin ariko da 9 txirrindulariez osatutako taldean. Munduko txirrindulari hoberenekin lehiatzeko aukera izanen du. Horrela kontatu digu gaur berak.
    5 min
  • 2024.02.14 Kristina Urrutia Euskara teknikaria
    Euskara teknikariaren txanda gaur gure saioan. Kristin Urrutia KORRIKAren edizio berriaz aritu zaigu. Korrika kulturalaren egitaraua ere kontatu digu eta martxoaren 19a, korrika igaroko den eguna prestatzeko batzar irikia ere antolatu dutela kotatu digu. Entzun hemen .
    22 min
  • 2024.02.14 Iñaki Zablaeta ELA sindikatua
    ELA sindikatuko Iñaki Zabaletarekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Nafarroako aurrekontuen inguruan aritu zaigu. Nafarroako Gobernuaren 2024. urterako aurrekontuen irakurketa egin digu. Aste honetan prentsaurrekoa eman du sindikatuak, elkarretaratzea ere antolatu dute.
    14 min
  • 2024.02.13 Ibai Azurmendi Txirrindularia
    Leitzako Ibai Azurmendi txirrindulariarekin aritu gara gaurko saioan. Andaluzian da, bihar (otsaial 14) hasiko den Andaluziako itzulian parte hartzeko. Azken asteetan eroriko bat ere izan du eta horren ingururan ere aritu zaigu. Entzun Ibai Azurmendik kontatu diguna
    5 min
  • 2024.02.13 Julen Zelaieta Xorroxin irratia
    Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
    11 min
  • 2024.02.12 Gabriel Saralegi Herri kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    11 min
  • 2024.02.12 Jokin Zabaleta Erdiz birizik
    Erdiz bizirik plataformako kide Jokin Zabaletarekin aritu gara gaurko saioan. Lehengo astean prentsaurrekoa eman zuen plataformak egoeraren inguruan. Meategia egiteko beste pauso bat eman duela Nafarroako Gobernuak salatu zuten. Horrela kontatu digu plataformako kideak.
    12 min
  • 2024.02.12 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa