Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2025.05.28 Elena Irigoien MImukai zentrua Ikastaroak
    Mimukai zentrura egin dugu gaurko saioan. Ikastaro ugari antolatuak dira Mimukai zentruan emanen direnak eta dohan denak. Teknologia, mugikorren inguruko 4 ikastaro emanen dira ekainean zehar eta izen emateko epea bukatzear da. Horrela kontatu digu Elena Irigoien teknikariak.
    9 min
  • 2025.05.27 Gorka Laurnaga Aroztegia epaiketa
    Aroztegiako 7 auzipetuen aurkako epaiketa ostiralean, maiatzaren 23an bukatu zen, eipaiaren zai gelditu dira auzipetu baztandarrak. Fiskalak akusazioei eutsi die. Gaur auzipetuetako batekin aritu gara hizketan. Entzun Gorka Laurnaga auzipetuak kontatu diguna.
    14 min
  • 2025.05.27 Harkaitz Delgado liburuzaina
    Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
    22 min
  • 2025.05.27 Julen Zelaieta Xorroxin irratia
    Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
    9 min
  • 2025.05.26 Mikel Zabaleta Nafarroako Parlamentaria
    Nafarroako parlamentura egin dugu gaurko saioan. Hilabetean behin han izaten gara Mikel Zabaleta parlamentariarekin. Eguneroko hainbat gai izaten ditugu hizpikde Milekin. Gaur hizketarako gai zenbait ere izan ditugu. Entzun elkarrizketa honetan eman digun informazioa
    22 min
  • 2025.05.26 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2025.05.26 Erleta Eskolako 4 mailakoen saioa
    Erleta Eskolako 4. A mailako ikasleen bisita izan dugu gaurkoan. Hainbat astetan gaur eskeini diguten saioa prestatzen aritu dira. Saio ederra eskeini digute. Irratigintza lantzen aritu ondoren, hemen entzunen duzue bukaerako emaitza. Ederra benetan. Entzun saioa.
    28 min
  • 2025.05.23 Ana Goñi Txalo Talo konpania antzerkia
    Berrobiko Txalo Talo antzerki konpainiak Kutxidazu Bidea Ixabel antzezlana taularatuko du maiatzaren 24ean Leitzako Herri Aretoan. Arratsaldeko 19.00etan izanen da emanaldia eta sarrera dohan. Gaur konpainiako kide eta aktore Ana Goñirekin aritu gara hizketan .
    13 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa