Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2025.05.20 Joxe Mari Baraibar Leitzako Jubilatuen Elkartea
    Leitzako Jubilatuen Elkarteko kide Joxe Mari Baraibarrerekin aritu gara gaurko saioan. Urteko errepaso egin dugu. Bidai, hitzordu ugari antolatu dituzte orain arte eta urtea bukatu aurretik ere beste hainbat antolatuta dituzte. Bestetik taberna, jatetxea errentan dutela ere esan digu.
    18 min
  • 2025.05.20 Gabriel Saralegi Herri Kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    13 min
  • 2025.05.20 Bea eta Igaro Aresoko alkate eta zinegotzia
    Aresoko Udaletxeko kideak izan ditugu gaurko saioan. Bea alkatea eta Igaro zinegotziak hainbat gai ekarri dizkigu. Besteak beste ordenantza berriaren ingurukoak, hirigintza plana, kaldera jartzearena edo eragileekin egindako bilera. Hauek guztiak izan ditigu hizpide.
    17 min
  • 2025.05.20 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2025.05.19 Elena Irigoien Cederna Garalur Mimukai
    MImukai zentrura joan eta Cederna Garalurreko teknikari Elena Irigoienerekin aritu gara gauro saioan. Ikastaro ugari antolatu dituzte eta zerbitzu baten ingurukoak ere aipatu dizkigu Elena Irigoienek. Entzun elkarrizketa honetan eman dizkigun xehetasunak gaurkoan.
    11 min
  • 2025.05.19 Aitor Arozena Ttipi ttapa
    Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
    8 min
  • 2025.05.19 Mikel Balentziaga Zakur Txokoa
    Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
    22 min
  • 2025.05.19 Markel Adin Aroztegiko Elkartasun Komintea Epaiketa 1 eguna
    Gaur maitzak 19 hasi da Aroztegiko proiektua dela eta auzipetutako 7 lagunen epaiketa. Goizeko 9etan txalo artean sartu dira epaitegira. Jendetza bildu da epaitegi aurrean babesa emanez, ondoren hainbat kolektiborekin mahai ingurua egin dute. Bertatik horrela kontatu digu Markel Adin Aroztegiko Elkartasun Komiteko kideak.
    7 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa