Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2025.03.28 Ibai Fernandez Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa
    Iruñea, 2025eko martxoaren 27an. medicusmundi erakundeak bere “Nafarroa Ruandaren alde” ekimena aurkeztu du, Foru Komunitatearen eta Afrika erdialdeko herrialdearen arteko lokarriak indartze aldera, 50 urtean baino gehiagoan mantendu den harremana oinarri harturik, ruandarren osasuna hobetzeko eta nafar gizartea Ruandako egoeraz sentsibilizatzeko. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntza beharrezkoa izan da.
    16 min
  • 2025.03.28 Eneko Villegas Irati irratia
    Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
    8 min
  • 2025.03.28 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2025.03.27 Oihana Erbiti Farmazilaria
    Hamabostean behin farmaziatik botikaria izaten dugu gurean, Oihana Erbiti hamabostean behin izaten da gurean, bere lanbideari buruzko hainbat kontu izaten ditugu hizpide, asko dugula ikasteko eta kontutan hartu beharrekoak saioro erakusten digu, entzun hemen.
    23 min
  • 2025.03.27 Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergoa
    Plazaola Partzuergora egin dugu gaurko saioan. Maitena Ezkutari arduradunarekin aritu gara hizketan. Besteak beste Mendialdeko Aktzibazio Plaza izan dugu hizpide, baita Plazaolako bide berdearen zehar egin diren hainbat lanen inguruan ere eta ekitaldi zenbaiten berri ere eman digu.
    27 min
  • 2025.03.27 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2025.03.26 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea
    Mendialdea Mankomunitateak 2024ko azaroan jarri zuen martxan edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko kanpaina Areson, Goizuetan, Leitzan eta Lekunberrin. Kanpaina amaitu zenetik hiru hilabete igaro direnean, Mendialdea Mankomunitateak oso positibotzat jo ditu lortutako emaitzak, «selektiboki bildutako biohondakinen ehunekoa % 6 igo da eta aldi berean, edukiontzi horretan agertzen diren elementu desegokien kopurua nabarmen jaitsi da». Entzun Joseba Sanchez teknikaria.
    7 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa