"Gaur atzo baino gehiago dakit, baina bihar baino gutxiago" oihukatuz, 1977an Lekunberrin jaiotako gazte batek Berri Txarrak herri oso baten berri on bilakatzeko trebetasuna garatu zuen lagun batzuen konpainian, urteen poderioz ikasten eta adimena zabaltzen, lehen harria jartzetik "Katedral Bat" eraikitzeraino. Askoren ezusterako, katedral horren handitasun nabarmenetik kapela txiki baten soiltasun, goxotasun edo gertutasunera hurreratu da arestian, entzulea lilura eta des-liluraren arteko zerumuga horretan kokatuz, besteak beste, kolore, tren edo janela baten soinu marrazkiaz."Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Gorka Urbizu hostokatuko du Ekain Perezek.Playlista:Gorka Urbizu – Besterik Ez (Hasiera Bat // 2024)Balerdi Balerdi – Non Duzu Zauria (Ez Gara Galdu // 1994)Tapia Eta Leturia – Maitatzen Zaitudalako (Juergasmoan // 1990)Broken Brothers Brass Band & Broken Sisters – 1871 (Katebegia // 2022)Ibil Bedi – Zitekeenarena (Goldea // 2023)Gorka Urbizu – Etxe Bat (Hasiera Bat // 2024)Berri Txarrak – Poligrafo Bakarra (Denbora Da Poligrafo Bakarra II: Helduleku Guztiak // 2014)Monsieur LeCrêpe – M.L.C. (2024)Mursego – Harro Herri (Korrika) (2023)EH Sukarra -Sentipenen Bihotza (Garaien Laberintoan // 1994)Bide Ertzean – Aurrez Amestu Gabetan (Zure Minari // 1999)Unidad Alavesa -Fede Berri Baten Bila (Martin Martin // 2019)Juan Carlos Perez - Etxeruntz (Hau Berua // 1996)Gorka Urbizu – Teoria Bat (Hasiera Bat // 2024)