
Sign up to save your podcasts
Or


Gelditu Makinak saioaren aste honetakoan Itsaso Olaizola EHUko irakaslea izan dugu gonbidatu, hizkuntzen ekologiaz hitz egiteko. Gainera, 'Sendabelarrek dakitena' liburua eagutu dugu eta baita Fridays4Future mugimendua ere.
Gelditu Makinak saioaren 28. atalean txorien eraztuntzeari buruz hitz egin dugu Aranzadi zientzia elkarteko Maite Lasorekin. Gurera hurbildu da ere Lorea Flores, GreenPeaceko bozeramaile hego Euskal Herrian.
Negu betean, mendi erreketen sasoiean gaude. Azken urteetan ika-mika iturri izan badira ere praktika hauen beharra berretsi dute laborariek. Praktika honek mendian duen eragina eta burura eramateko hegoaldean dauden neurri zorrotzak aztertu ditugu Gelditu Makinak saioaren 19. atalean.
Argia xahutzen ari gara, energia debalde gastatzen. Kutsadura luminikoaz aritu gara Gelditu Makinak saioan Kristina Zuza astrofisikariarekin. Zorionez, abantaila bat badu kutsadura honek: argiak itzaltzea nahikoa da.
Gelditu Makinak saioaren 18.ean Kanpoko Bulegoa proiektua ezagutuko dugu, arte sorkuntzaren eta landa eremuaren arteko zubilanean dabilen ekimena. Gainera, dieta belarjaleen inguruan ere jardungo dugu.
Zer hartu beharko genuke kontuan gure etxetresnak jasangarriago izan daitezen? Noiz aldatu beharko lirateke eta zerk jaso beharko luke diru-laguntza publikoa? Guzti hau azaldu digute elkarrizketa honetan Carlos Alejandre eta Ortzi Akizu EHUko ikertzaileek.
From the publisher's feed

1 Listeners