
Sign up to save your podcasts
Or


Pobrezia energetikoaren definizioa ez da zehatza, oraindik garatzen ari den kontzeptua dela esan digu Aitor Ossa Goinerreko kideak. Europak berriki adostu ditu 4 faktore pobrezia energetikoa definitzeko, horien inguruan eta batez ere, dauden irtenbideen inguruan hitz egin dugu aste honetan.
Euskal Herrian ‘makro’ gutxi egon arren eredu intentsiboaren aldeko apustua agerikoa dela nabarmendu dute Gelditu Makinak saioko solaskideek. Auziak ertz asko ditu, noski; adibidez, intentsiborik gabe mantendu daiteke egungo kontsumo eredua?
Aiako Harriko ondareari begiratu diogu izan garenaz eta izan gaitekeenaz gehiago ezagutu asmoz Gelditu Makinak saioaren 14. alean.
«Problema gu gara, ez plastikoa», hala diote EHUko Material eta Teknologia ikerketa taldeko Elejostek eta Mendozak. Plastikoaren bertutea da bere iraunkortasuna, dohai hori baina, arazo bihurtu da gaur egun eta horregatik ari dira jasangarriagoak diren material berriak ikertzen, adibidez: banbua.
Eraikintzako gauzak berreskuratu eta berrerabiltzea bultzatzeko elkartea da Baionako Patx'Ama. Baionara hurbildu gara elkartearen filosofia eta lan-eredua ezagutzeko.
From the publisher's feed

1 Listeners