Egian, Donostian, duela 11 urte hasi zuen bere bidea Unai Pelayo musikariak ‘Pelax’ moduan. Orduan bakarka aritzen zen, baina, gerora, sekulako taldea osatu eta bosgarren diskoa kaleratu dute orain, 2024ko urtarrilean. ‘Esan gabe doa’ diskoa, rock klasikoaren maitaleentzat entzuteko aproposa.