Baserrian jaio, hazi eta bizi den goizuetarra da Rig3l. Baratzean aritzen da lanean, eskuak lurrez zikintzen ditu, kontaktu zuzena du naturarekin, beraz. Baina, denbora librean, baserriko zoko batean, musika urbanoa lantzen du. Horren adibide da 2023 bukaeran kaleratutako ‘Azeriak’ diskoa.