Ez dakit noiz hasi zitzaidan nire barrenera begiratzeko jakingura. Apur bat pentsatuta, esango nuke txikitatik hasi zitzaidala. Beti izan naiz oso fantasiatsua, eta unibertsoa, energiak eta magia zerbait naturala dira niretzat. Eta hauetan sinisteak bide asko ireki dizkit, eta bake asko ere eman dit. Batzuk espirituala naizela esan dezakete, beste batzuk yogia, edo hippia. Nik ez diot nire buruari inolako etiketarik jartzen. Ikusi dudana eta sentitu dudana sinisten dut eta horrek balio dit. Azken finean, hori baita garrantzitsuena: balio dizun hori, bakea ematen dizun hori topatzea eta gozatzea.
Zabaldu dezagun zaren kutxa hori, Urratsa podcastaren bigarren denboraldia abiatzeko!