Paperezko Itsasoa

Paperezko Itsasoa

By Paperezko ItsasoaHistory
Download on the App Store

Paperezko Itsasoa episodes

  • Ovidio eta Metamorfosiak
    Publio Ovidio Nason erromatar olerkigilearen bizitza eta haren lanik ezagunena izango ditugu gaurkoan mintzagai. Metamorfosiak lanean greziar eta erromatar mitologiako kontakizun eta kondairak bildu zituen Ovidiok. Horietako zenbaitzuk ekarri ditugu uhinetara.
    56 min
  • Deus Vult!: Pobreen eta Jaunen Gurutzadak
    Gurutzadak dira Erdi Aroko gertakari ikonikoenetako bat. Ez da gutxiagorako ere: berrehun urtez dozena bat kanpaina militar erraldoi igorri ziren Europa Mendebaldetik Mediterraneoko ekialdeko kostaldea konkistatzeko eta bertan ehunka mila pertsonek hartu zuten parte, erregeengandik hasi eta nekazari txiroenetaraino.
    47 min
  • Faraoi heresea
    Champollionek ieroglifoak dezifratzean 3000 urteko kondaira parez pare ireki zen, irakurria izateko prest. Alabaina, tenpluetako paretetan zizelkatutako mezuetan bazen hutsunerik: nahita ezabatutako izen bat, betiko ahaztu nahi izan zen faraoi bat.
    29 min
  • Japonia eta Meiji Berrezarkuntza
    Japonia kasu oso berezia da Historian, rara avis bat. XIX. mendean bere kasa industrializatzea eta modernizatzea lortu zuen nazio ez mendebaldar, ez kristau, ez zuri, bakarra baitugu. Berrogeita hamar urteko epean, herrialde nekazari eta feudala izatetik lehen mailako potentzia industrial izatera pasa zen, tsar ahalguztidunaren Errusiari gerra bat irabazteraino, eta hori guztia bere tradizioei eta nortasun nazionalari uko egin gabe.
    30 min

About Paperezko Itsasoa

From the publisher's feed

Podcast honen helburua humanitateen dibulgazioa egitea da eta. Historia, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura, etnografia... hamaika gai jorratu nahi ditugu ahalik eta modu arin eta…