Maixux Rekalderen (Oiartzun, 1934) heriotza ekarri digu 2022aren hasierak eta EITB podkasten Perlen artera ekarri nahi izan dugu, emakume gozo bezain argiak 2007an eskaini zigun elkarrizketa.
Bakezale nekaezina izan da Maixux, Lokarri haren aurretik Elkarri mugimenduen presidente izan zen hasieratik. Euskal Herriak bizi zuen gatazkaren irtenbidea urratzeko Elkarrizketa proposatzen zutelako "martzianoak" balira bezala begiratzen zituztela oroitarazten du 2007an Tere Belokik egin zion elkarrizketa honetan. Magisteritza, kazetaritza eta Enpresa administraritza ikasketak eginak zituen arren, gizartearen aldeko lanetan aritu zen bizitza osoan. Misiolari sekular gisara Txilen eta Ekuadorren irakaskuntzan eta emakumeen formazioan. Handik etorrita, Donostiako eliz barrutiko komunikazioan aritu zen eta borondatezko lan ugaritan. Hala nola, aipatutako Elkarri edo Lokarri mugimenduak.
Bere "Bizitzako fonoteka" zabaldu zigunean, euskal musikarekin tartekatuta aukeratu zuen Violeta Parra-ren "Gracias a la vida" abestez. Hark bezala, izan zuen bizitzari "eskertzeko asko" ziola aitortu zigun eta atzerrian bizitzeko aukerak ikusmira zabaldu ziola gizartearekiko.
Entzun podcast gisara eskaintzen dizugun elkarrizketa.