2000. urtean amildu eta hil zen Gasherbrum II mendiaren gailurretik jaisten ari zela, baina gogoan dugu oraindik ere Felix Iñurrategi mendizalea. Alberto anaia alboan izaten zuen beti, baina bakarrik etortzera ausartu zen 1997ko apirilaren 30ean "Goizean behin" saioaren Larrugorritan tartera. Ikasketaz agronomoa, mendizale profesionala zenik ukatu zigun elkarrizketan. 8 milakoak egiteari buruz zera esan zigun "gure lan esparrua, altuera da. Inportanteago da estetika, kantitatea baino" izan ere Albertok eta Felixek mendian egiteko modu berriei ematen zieten garrantzia.
Podcast formatuan duzu elkarrizketa bikaina entzuteko aukera.