Izenburu hori dauka Jose Antonio Azpiazuk argitaratu duen liburu berriak eta "iparraldeko" unibertsitatearen inguruan sortu ziren harremanak eta gora behera sozialak biltzen ditu, bai Oñatin, baita inguru zabalago batean ere.
5.000 biztanle inguruko herria izan zitekeen Oñati XVI-XVII. mendeetan eta horietako 300-500en bat ikasleak. Unibertsitatea "kerik gabeko fabrika" bihurtu zen, diru-iturri garrantzitsua. Baina liskar-iturri ere bai.