"Emakumeak lekua hartzen" saioko protagonista Maria Luisa Maiztegi Arabaolaza margolaria dugu
Emakume berezia izan zen Maria Luisa Maiztegi, arteekiko, orokorrean, interes handikoa, eta garairako aurreratua. Halaxe deskribatu du Mikel Ugartek, Maiztegiren azken urteetan lagun izan zuenak.
Bizitza aurrera ateratzeko joskintza tailerra jarri zuen Bilbon, eta aldi berean, margolanak saltzeari ekin zion. Hori bai, beste batek sinatu zituen hasieran, konfiantza hartu eta Maria Luisa Maiztegiren izenean firmatzen hasi zen arte.