Ia 42 urte eman ditu Juanjo Sagarzazuk oñatiarren mediku gisa. Martxoaren 9an hartu zuen erretiroa, nahiz eta medikua beti mediku dela esan digun.
Oso eskertuta dago herriari eta egun, oñatiar bat gehiago dela adierazi digu. Oñati bizitzeko eta familia osatzeko herri ona dela dio Sagarzazuk eta hautu hori egin zutela berak eta bere emazteak. Baina 42 urte hauetan herria, osasungintza, bizitza asko aldatu dela aipatu digu.