Oñatiko azken bost alkateak elkartu zituen Kontzejupetik aldizkariak abenduaren 17an: Angel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga, Mikel Biain eta Izaro Elorza.
Alkatetzara eraman zituzten arrazoiez, udalean topatutako egoeraz eta egindakoaz ez ezik, etorkizuneko Oñati irudikatzea eskatu zitzaien,nagusiki.
Mahai inguruaren aurretik eta amaieran Aiert Alberdik abesti bana eskaini zuen. Urko Egaña bertsolariak ere parte hartu zuen ekitaldian.