Eresbil, Musikaren Euskal Artxibategia, iaz hasi zen Arantzazuko frantziskotarren musika funts zaharra katalogatzen. XVII, XVIII eta XIX. mendeko funtsa da, Arantzazu 1835ean erre aurretik frantziskotarrek interpretatzen zituzten lanen bilduma. Batzuk, bertako fraileek sortutakoak dira, beste batzuk, kanpoko konposagileen lanen kopia eta moldaketak.
Eresbilen egiten ari diren lanaren berri Jon Baguesek eman digu, Eresbileko zuzendariak.