Herriko ikastetxe guztietatik pasa ohi da Eñaut Unamuno urtarriletik maiatzera, haur eta gazteei mugikortasun segururako aholku eta gomendioak emanez. Era honetako hezkuntzan sentimentuetara jotzen duela esan digu, bestearen lekuan jartzeko modurik eraginkorrena ei da.
Ikasleekin ez ezik, guraso berriekin ere lan egiten du eta bi hilean behin, anbulatoriora joaten da haurdun dauden emakumeei zuzendutako tailerra egitera.