San Juan Antiako ermita industen ari dira. XVIII. mendean eraitsi zen eraikinaren lehen aztarnak begi bistan daude jada Iosu Etxezarragak zuzentzen duen taldeari esker.
XVIII. mendean eraitsi zen baina noiz eraiki zen argitu nahi da eta horren haritik, ermita soila ote zen ala hilobiratze eta bestelako zerbitzuak eskaintze zituen Parrokia ote zen. Hala balitz, giza asentamentu bati, herrixka bati lotutako eliza izango bailitzateke.
Entzun, Iosu Etxezarragak berak, indusketa gunean eman zizkigun azalpenak.