Igeltsero moduan hasi zen lanean Javier Bikuña baina harriak asko erakartzen zuen eta hargintzari ekin zion Mikel Goiaingeruaren Parrokia zaharberritzeko lanak tarteko. Ofizioa lanean ikasi zuela esan digu baina aitajauna ere hargina zuela eta hari zor ei dio langintzan hastea.
Parrokian ez ezik Sancti Spiritus unibertsitatean, Donostiako katedralean eta Santa Maria elizan eta beste hainbat tokitan aritu dela kontatu digu. Eta egun jubilatuta dagoen arren, lan txikiak, jezarrita egin ditzakenak egiten jarraitzen du.